XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerrenda honetan munduko estatu guztiak agertzen dira, azken orduko aldaketarik ez bada.

Gainera, koloniak eta estatus ia independentea duten hainbat lurralde agertzen dira, eta baita Europako estaturik gabeko nazio garrantzitsuenak ere (Euskal Herria salbu).

Maiuskulaz ageri diren izenak estatu independenteak dira, guk hobesten dugun eran idatzita.

Minuskulaz, gurutzea () duten izenak onartzen ez diren grafiak dira, eta gurutzerik gabeak independente ez diren lurraldeak, grafia zuzenarekin.

Idaztarauetako zehaztapenen arabera idatzi dugu zerrenda hau (v. 196-199. ARAUAK).

Estaturik gabeko herrialdeen kasuan, hainbat toponimo hizkuntza gutxituetan nola diren ere azaltzen dugu, izen hauen erabileraren gaineko gomendioekin.

Ekialdeko Europako estatu berrien kasuan, gertatu diren, eta bildu ahal izan ditugun, izen aldaketa nabarmenenak ere zehazten ditugu.